Gobernu Taldeak Udal aurrekontu proposamen berri bat aurkeztuko du

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 28a, 01:00

Gainerako alderdiek aurrekontuak erabat aldatzeko proposamena aurkeztu dutela eta hartu du erabakia.

UDAL gobernu Taldeak ja-kinarazi du 2008ko Udal Aurrekontu proposamen berri bat egingo duela. ´Ikusita alderdi guztiek osotasunerako zuzenketa aurkeztu diotela 2008rako Udal Gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proiektuari, erretiratu eta proposamen berri bat aurkeztuko dugu, egin beharreko aldaketetarako denbora tartea hartuta` azaldu du. Horrekin batera azaldu duenez, ´alderdiek aurkeztutako osotasunerako emendakinetan, oposizioak gehiengoa duela jakinda, aurrekontua blokeatzeko asmoa ikusten dugu, zenbait kasutan aurkako iritzia zein partidetan ematen den ikusita, ez baitira sakoneko aldaketak proposatzen, baina edonola ere, Gobernu taldeak desblokeatzeko ahalegina egingo du`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!