Goiz Eguzkiko kideak Olite eta Azagran.

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 27a, 01:00

Joan den asteburuan Olite eta Azagran barrena ibili zen Goiz Eguzki jubilatu etxeko lagun koadrilla, guztira 110 lagun. Goizean Oliten izan ziren eta ondoren Azagran bazkaldu zuten, tartean arkume errea eta bertako ardoak. Bazkalostean bingoan ibili ziren eta baita sariak eskuratu ere. Ondoren dantzaldia izan zuten. Antolatzaileek giro ederra izan zela nabarmendu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!