Eneko eta Garikoitz Pascualen kontrako euroagindua onartu dute

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 27a, 01:00

Askatasunak jakinarazi duenez, Eneko Pascual hernaniarra eta Garikoitz Pascual loiolarraren kontrako euroagindua onartu zuen atzo Pau-eko auzitegiak. Agindu horren ondorioz, 13 egunen barruan Espainiaratuak izango direla aurreikusten dute. Eneko Pascual eta Garikoitz Pascual hilaren 12an atxilotu zituen Polizia fran-tziarrak Baionan, Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako euroaginduaren ondorioz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!