Abortoaren inguruko hitzaldia emango du Empar Pinedak gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 27a, 01:00

Emakumeen borroka aborto eskubidearen alde: ibilbide historikoa eta egungo egoera izeneko hitzaldia emango du gaur Empar Pinedak, aspalditik Madrilen bizi den eta gai hauetan aditua den hernaniarrak. Pineda Mugimendu Feministako Abortoaren Aldeko Batzordeko kidea da, besteak beste. Hitzaldian orain arteko borrokaren azterketa egin eta egungo egoera aztertuko du, izan ere, abortoa hizketagai bihurtu da azkenaldian politiko eta herritarrentzat. Hitzaldia ilunabarreko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!