Astigarragatik Martutene bitarteko autobia irekia

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 27a, 01:00

Martuteneko saihesbidea ireki zuten hilaren 20an; orain, Urumeako autobia Donostiraino iristen da. 1.6 kilometroko luzera du bide berriak eta Astigarraga eta Martutene lotzen ditu. Bide berri honek 115 metroko biaduktoa du, bi errotonda, azpiko pasabide bat eta 80 metroko tunel artifiziala. Inaugurazio egunean, bertan izan ziren Gipuzkoako Aldun Nagusia Markel Olano eta Bide Azpiegituretako Burua Eneko Goia. Diotenez, Urumeako autobian, bukatzen denean, 35.000 kotxe inguru ibiliko dira egunean, horietatik 512 pisu handikoak. Bitartean, Astigarraga eta Martutene artean egunero ibiltzen diren 16.000 kotxek bide honetatik jotzea espero dute. Inguruneari egindako kalteak murrizteko, zarataren kontrako pantailak jarri eta zuhaitzak landatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!