Asteburuan mini foso tiraldia izan zen, Santa Barbaran, Txantxangorri elkarteak antolatuta. Aurreneko kategorian, aurreneko postua Cristobal Barraganek lortu zuen, 15 plateretik 14 botata. Bigarren Xabier Mujika izan zen, 15 plateretik 13 botata. Hirugarren postua, J. Manuel Loinazek lortu zuen, honek ere 15 plateretik 13 botata. Bigarren kategorian, aurrenekoa Roberto Garcia izan zen, 15 plateretik 13 botata. Bigarren postuan, Oskar Redondo izan zen honek ere 15 plateretik 13 botata. Hirugarren postua Vidal Parrak lortu zuen 15 plateretik 12 botata. Parte
hartzea nahiko bajua izan da, erregularitateko aurreneko tiraldi honetan, Txantxangorri elkarteak jakinarazi duenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!