Hasi dira San Joanak prestatzeko bilerekin, hurrengoa martxoaren 5ean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 26a, 01:00

LEKUTAN dagoela iruditu arren, hasi dira San Joanak prestatzeko bilerekin San Joanetako Jai Batzordean. Izan ere, lana izaten da dena ondo prestatzen eta hobe lehen bailehen hastea. Batzordeak jakinarazi du martxoaren 5ean bukatzen dela proposamenak egiteko epea. Eskaerak udaletxeko erregistroan sartu behar dira, eta beste alde batetik martxoaren 5ean izango den bilerara joan beharko da aurkeztera, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean. Batzordearen araudia eta omenduak Beste bi gai garrantzitsu ere eztabaidatuko dira martxoaren 5eko batzordean. Batetik, beharrezkoa ikusi dute Jai Batzordearen araudiaren inguruan eztabaidatzea. Hori dela eta, araudia elkarte ezberdinetan eztabaidatuko da eta ondoren proposamenak aurkeztuko dira batzordean bertan. Bestetik, urtero bezala, San Joanetan herriko pertsona edo elkarte bat omenduko dute. Omenduen inguruko proposamenak martxoaren 5ean bukatuko dira. Proposamenak egiteko eskari orriak, Biteri kultur etxean aurkitu daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!