MARTXOAREN 8 da datorren astean, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Hernaniko Udaletxeko Berdintasun Kontseiluak azken urteetan egun hau aprobetxatu izan du emakumearen inguruko aldarrikapenak plazaratzeko. Aurtengoan, beste gai batzuk landuko badira ere, aborto eskubidearen inguruko gogoetak izango du garrantzia.
Berdintasun Kontseiluarekin batean, Gazte Txokoa eta AMHER-SOS Arrazakeria taldeak ere antolatu dituzte zenbait ekintza.
Hitzaldia bihar
Bihar abortatzeko eskubidearen inguruko hitzaldia emango du Empar Pinedak. Berdintasun Kontseilutik azaldu dute abortoaren inguruko legea 1985 urtekoa dela, duela 20 urte baino gehiagokoa. Orain gainera eztabaida piztu da zenbait alderdi politikok lege hori aldatu nahi dutelako, abortoari ateak erabat ixteko. Kontseiluak azaldu duenez, gai hau ahaztuta zegoen eta berriro ere honi buruzko gogoeta egitea komenigarri ikusi dute.
Irteera martxoaren 14an
Martxoaren 8aren bueltan antolatu duten egitaraua martxoaren 14an egingo duten irteerarekin bukatuko da. Egun horretan arratsalde pasa egingo dute Basaurira, bertako Jabetze Eskolak nola funtzionatzen duten ikusteko. Izan ere, Basauriko Jabetze Eskolek Hernanikoak baino urte gehiago daramate funtzionamenduan eta lokal propioa ere badute. Bertan egindako antzerki bat ere ikusiko dute Los monólogos de la vagina izenekoa.
OTSAILAK 27
l Hitzaldia, ‘Emakumeen borroka
abortu eskubidearen alde: ibilbide historikoa eta egungo egoera’. Empar Pinedaren eskutik, mugimendu feministako aborto eskubidearen aldeko batzordeko kidea. 19:30etan, Biterin.
MARTXOAK 1, 4 eta 6
l Tailerra, ‘Sexualitatea eta abortoaren inguruko bizipenak’. Gidariak Clara P. Wolfram sexologoa eta Ibon Arrizabalaga de Mingo berdintasun agentea izango dira.
MARTXOAK 7
l Tailerra, ‘Generoa eta rolak’. Ane Iturbe eta Garoa Gartziandiak gidatuta. Arratsaldeko 19:30etan, Gazte Txokoan.
MARTXOAK 8
l Manifestazioa, ‘Ez gara inorenak, gure bizitza gurea da’. Donostiako Boulebardean, arratsaldeko 19:00etan. Berditasun Sailak dei egin du bertara joateko.
MARTXOAK 9
l Tailerra, ‘Jolas ez sexistak’. Arratsaldeko 17:30etan, Gazte Txokoan.
MARTXOAK 11
l Hitzaldia, ‘Tratu txarrak bikoteetan eta etorkinen arteko berezitasunak’. Maria Antonia Caro, inmigrazioa eta genero gaietan aditua izango da hizlaria. Goizeko 11:15etan, Hernani Institutuan eta 19:30etan Biterin.
MARTXOAK 14
l Irteera Basauriko Jabekuntza Eskolak bisitatzera. Izen emateko epea martxoaren 12ra bitartean, Berdintasun Sailean edo 943 33 70 17 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!