YB Hernanik irabazi

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 25a, 01:00

Yone Boutique Hernani taldeak lider jarraitzen du, larunbatean, hirugarren dijoan Lezoko Jaizkibel taldeari 4-3 irabazita. Hernaniarrek ez dute daukaten guztia eman, eta lezoarrek susto bat eman diete ia ia. Etxekoak aurretik joan eta kanpokoek berdindu, aritu dira partiduan, eta 3-3 bukatuko zutela zirudienean, luzapenean sartu du Hernanik garaipenaren gola, porteroak luze atera eta Davidek kontrol ona egin eta porteroa azpitik gaindituta. Beste hiru golak Iosuk egin ditu. Datorren astean Zarauzko Marea Gora talde gogorraren aurka ariko dira hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!