Hitzaldia izango da etzi Biteri kultur etxean, Berdintasun Kontseiluak martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekitaldien barruan. Emakumeen borroka abortu eskubidearen alde: ibilbide historikoa eta egungo egoera da hitzaldiaren izenburua. Empar Pineda Madrilen bizi den hernaniarrak emango du hitzaldia. Pineda mogimendu feministako abortu eskubidearen aldeko komisioko kidea da. Etzi, asteazkena, 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!