Lehengo denda eta taberna haiek!

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 25a, 01:00

Tranbiaren urteurreneko festa zela aprobetxatuta, garai bateko moduan girotu zituzten Hernaniko zenbait denda eta taberna. Esate baterako, Azurmendi taberna zaharra ireki zuten okasiorako, eta jendeak gustora hartu zuen trago bat bertan, garai bateko argazkiei begira. Taberna, garai batean bezalaxe dago eta jende askori egin zion ilusioa bertan baxo erdi bat hartu ahal izateak, baita nagusiei ere. Hain famatu egin zen botila haundia hantxe zegoen paretean jarria; hogeita gehiago litroko botila ardoz betetzen zuten garai batean eta koadrila bakarrak hustutzen omen zuen, hasi eta buka. Adarraga Te saloia Adarraga Te saloia ere ireki zuten atzo Plaza Berrin, garai batean zen lekuan. Piruletak, pastak, kikarak, mahai txikiak... ikusteko aukera izan zen bertan. Jarraian, Caja de Ahorros Municipal-a, butano banaketa eta Sopelana denda zeuden, lehengo garaiak gogoan. Tiloseta bete egin zen ‘bailean’ Atzoko festari bukaera emateko bailea izan zen Tilosetan, Musika Bandaren eskutik. Manuel Sagarnak zuzendu zuen Banda eta deskantsuan txistulari bandak jo zuen. Tiloseta bete egin zen atzo ilunabarrean, bailea egiten zeneko garairik onenetan bezala. Berriz berreskuratu behar ote da ba?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!