dATORREN astean abiatuko dira David Leon Rufo eta bere osaba Ina Rufo Tunez aldera, 1.014 km.-ko bidaia egitera, bizikletan. Guztira 21 eguneko bidaia aurreikusi dute, etapaka, eta 25-77 kilometro artean egingo dituzte egunean. Asmo nagusiak dira abentura bizitzea, leku berriak ezagutzea eta eskalatzea. Bidaian argazkiak atera eta bideoan irudiak egiteko ere aprobetxatuko dute, bertan kultur trukaketa islatu nahi dute eta boulderrean ibiltzeko dauden zonaldeak erakutsi. Bidaia honetarako Aliprox AloƱamendi janari dendaren eta Ibai Mendi dendaren laguntza jaso dute bi bidaiariek.
Lehenago ere bidaia asko egindakoak
Bidaia luzea eta ikusgarria izango da bi lagun hauek Tunezen barrena egingo dutena. Hala ere, ez da egin duten bidaia bakarra, ezta luzeena ere. Euskaditik Txinara joan ziren bizikletaz, guztira 12.000 km. eginda. Santiago Bidea eta TransEuropa ere egin dituzte. Cabo Nortetik Cadizera ere joan ziren eski, piragua eta bizikletan. Bestalde, Maroko, Mauritania eta Mali ere zeharkatu zituzten bizikletan, 3.800 km. eginda. Alpeak, Atlas eta Argentinako Andeetan zenbait espedizio ere egin dituzte, besteak beste.