Hernanik Gipuzkoa mailan punta puntan dabiltzan mailu jaurtilariak ditu eta horrelaxe erakutsi zuten, joan den asteburuan, Sagastialdeko kirol pistan jokatutako Gipuzkoako Txapelketan. Servando Rivasek urrezko domina lortu zuen gizonezkoetan, mailua 53,10 metroan botata. Bestalde, emakumezkoetan Isabel Reyes hernaniarra izan zen urreko domina lortu zuena. Fin dabiltza bi mailu jaurtilariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!