Oier Mendizabalek Lehen Mailako bi bitako partidua jokatu zuen atzo, Olaizola IIarekin. Atzokoa zen sailkapen faseko azken partidua, eta aurrera egiteko aukerarik ez zutenek irabazi zuten, Xala eta Pascualek, 22-12. Hala ere, Olaizola II-Mendizabalek aukera haundiak dituzte oraindik ere aurrera egiteko, baina beste emaitzei begira egon beharko dute. Finalaurrekoetara sailkatuz gero, Oier Mendizabal hernaniarrak jokatuko du, Zearra lesionatuta baitago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!