Partidu nahasia eta emaitza txarra

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 24a, 01:00

Hernanik partidua ondo hasi zuen, baina hiru puntuak Ondarroara joan ziren, partidu nahasi batean. 1-0 aurreratu ziren txuriberdeak eta kanpokoek partidua berdintzea lortu zuten, golegilea jokoz kanpo zegoela zirudien jokaldi batean. 1-2koa ere jokaldi eztabaidagarri batean etorri zen: Hernaniko defentsa lurrean zela sartu zuten Ondarroakoek gola, baloia kanpora bota gabe. Jokaldi honetan Hernaniko jokalari bat kanpora bota zuten epaileak, beroaldia medio. Hirugarren gola, berriz, luzapenean sartu zuten kanpokoek eta hernaniarrak punturik gabe gelditu ziren berriz ere.

Burua altxa ezinda
Hernaniko taldeak emaitza bolada on bat pasa berri du, baina lehengo asteko eta atzoko porrotek sailkapen erdian utzi dituzte txuriberdeak, gorako nahiz beherako arrisku haundirik gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!