ii. Sagar Lasterra jokatu zen atzo Hernanin, 8,5 kilometroko lasterketa. Ibarluzeko irteeran 170 lagun irten ziren eta poliki-poliki heldu ziren Kiroldegi aurreko helmugara, Sergio Roman hernaniarra buru zela. 28:41 denbora egin zuen Romanek, bigarren izan zen Iñaki Lopetegi pasaitarra baino, hamasei segundu azkarrago eta hirugarren izan zen Alberto Barberena elizondoarra baino hogeita sei segundu azkarrago.
Cristina Arbues lehen emakumezkoa
Cristina Arbues Terrassakoa izan zen lehen emakumezkoa, 24garren postuan. 33:04 denbora egin zuen kataluniarrak. Claudia Behobide hondarribiarra izan zen bigarren eta Maria Mendibe pasaitarra hirugarren. Beteranoetan, Joxan Daboz lezotarra eta Cristina Arbues bera izan ziren azkarrenak (baina arbues irabazlea zenez, Claudia Behobideri eman zioten lehen saria). Bigarren, Joxi Hernandez eta Paki Lizaso izan ziren; eta hirugarren, Agustin Garin eta Eva Esnaola hernaniarrak. Lehen sailkatuei emandako sariez gain, parte hartzaile guztien artean zozketatu zen Hernaniko 12 sagardotegietan bi lagunentzako afari bana Sari emaileak izan ziren: Jon Peña sagardogileen izenean eta Unai Erroizenea Udal zinegotzia.
Sailkapen osoa, www.herrikrossa.com helbidean