Aurreko asteburuan Pista estaliko Euskal Herriko txapelketa jokatu zen eta hernaniarrek bost domina lortu zituzten. Hernaniko kronikak Maitane Iruretagoienaren dominaren berri eman zuen, baina horrez gain, Eider Aldabek 800 metroan urrea lortu zuen; Mikel Von Wichmannek zilarra 800 metroan; Enara Agirrezabalak zilarra salto hirukoitzean; eta Joxeba Lizeagak zilarra salto hirukoitzean. Hauez gain, Ane Volaverde ere izan zen 800 metroko proban.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!