Trialsina proba izango da bihar Hernanin, Fagollagan. Fagollagan, errioz mendi aldera egiten da urtero proba, eta aurten ere ez dute hutsik egingo Gipuzkoako izarrek. Gipuzkoako Txapelketako bigarren proba da Hernanikoa, aurtengoa bertan egiten den 11garren aldia. Bihar, goizeko 10:30etan hasiko dira probak. Izarrak bertan izango badira ere, parte hartzea irekia izaten da, adin mugarik gabe eta nahi duen guztiarentzat, eta bizikletarik ez duenarentzat antolakuntzak baditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!