Sagardotegiz sagardotegi txotx egiteko denborarik gabe

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 23a, 01:00

II. Sagar Lasterra izango da gaur 11:00etan Hernanin, hasi Ibarluzen eta kiroldegi aurrera arte, 16 urtetik gorakoentzat. Zortzi kilometroko lasterketa honetan, Hernaniko sagardotegi gehien dagoen inguruan egin beharko dute korri parte hartzaileek, eta txotx denboraldiaren barruko ekitaldia den arren, ez dute txotx egiteko denbora gehiegirik izango. Irteera puntura joateko autobusak izango dira kiroldegi aurrean, 10:10etan eta 10:30etan. Izen ematea kiroldegian bertan egin liteke, 8 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!