Txantxillako plan berezia eta Santa Barbarako harrobia egokitzeko oinarrizko proiektua onartuta

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 23a, 01:00

Gobernu Batzarra bildu zen joan den asteartean Udaletxean eta Txantxilla eta Santa Barbarako egitasmoak izan zituzten mahai gainean. Txantxillako egitasmoaren plan berezia onartu zuten. Honen arabera, 178 etxebizitza egingo dituzte Txantxillan: 56 etxebizitza babestuak izango dira; 33 hitzartutako preziokoak (promotoreak banatuko ditu) eta 89 prezio librekoak. Txantxillako aparkamenduak kendu egingo dituzte, baina, herrirako sarrera berria Axalatik kendu eta Alberro aldeko bide gurutzetik zuzenean egingo dutenez, Sandiusterri kalean eta urbanizazioan aparkamenduak jarriko dituzte. Horrez gain, etxeekin batean ere aparkamentuak egingo dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!