Pau-ko apelazio epaitegiak Pedro Mari Goikoetxearen aurkako Euroagindua onartu du, baina sendagile agiriaren esku dago indarrean jarri edo ez

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 23a, 01:00

Pedro Mari Goikoetxea Tapatxulos hernaniar errefuxiatuaren aurkako Euroagindua onartu egin du Pauko Apelazio epaitegiak, baina baldintzatua izan da erabakia: hernaniarrak osasun arazo larriak ditu eta Madrilera estraditatu edo ez sendagilearen txostenak esan beharko du. Goikoetxea, 65 urteko hernaniarra, azaroaren 14an atxilotu zuten Behobian, Baltasar Garzon epailearen Euroagindu bat medio. Hurrengo egunean aske utzi zuten juiziora arte, osasun arazo larriak zituela eta. Orain, Baionako neurologo baten txostenak esango du Madrilera estraditatuko duten edo ez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!