EAJ-pnvk prentsa ohar baten bidez azaldu duenez ´korporazio berriak duela 8 hilabete Hernani kudeatzeko erantzukizuna hartu zuenetik, denbora guzti honen ondoren, herritarrak EAJ-PNVrekin harremanetan jartzen ari dira, beren eskariak kontuan hartzea lortzen ez dutelako edo ordua ematen zaielako zinegotzi batekin hitz egiteko`. EAJ-PNVk azaldu du ´herritarrek behar duten edozer gauzatarako udaletxeko 4garren solairuan aurkituko gaituzte edo bestela 943 33 70 12 telefono zenbakian`. Bukatzeko dio pozik hartuko dituztela herritarrak eta saiatuko direla arazoak konpontzen, eta ezinezkoa bada, dagokion batzordera joko dutela arazoa konpontzeko. ´Uste dugu politikariak herritarren zerbitzura egon behar dutela, batez ere gobernatzen dutenak`.