‘Nahas Mahas’ bigarren eskuko azoka bihar Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 22a, 01:00

BIGARREN eskuko azoka izango da bihar Atsegindegi plazan, hileko azken larunbatero bezala. Azokak Udaletxeko Ingurugiro Departamenduak antolatzen du eta helburua du berrerabiltzearen inguruko sentsibilizazioa eragitea, kultura hori zabaltzea, eta bide batez, zaborra gutxitzea. Azokan ikastetxeek, elkarteek eta banakakoek har dezakete parte, eta pilatuta dituzten gauzak eta erabiltzen ez dituztenak saldu eta sos batzuk ateratzeko aukera ematen die. Azoka goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da.

Parte hartzeko telefono zenbakia
Hurrengo azoketan parte hartu nahi duten herritarrentzat telefono bat jarri dute eskura: 943 33 70 43.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!