‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi izana salatzeko plazan bildu ziren herritarrak

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 22a, 01:00

KONTZENTRAZIOA izan zen herenegun iluntzean Plazan. Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxi zuela 5 urte bete diren honetan erabaki horrekiko gaitzespena erakutsi zuten berriro ere herritarrek eta auzi honetan inputatutako pertsonei beren elkartasuna adierazi. Guztira 12 dira Euskaldunon Egunkaria auzian inputatutako lagunak: Pello Zubiria eta Begoña Zubelzu hernaniarrak, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal eta Fernando Furundarena. Epaiketak laister hasi litezkeela aurreikusi dute. Bestalde, datorren ostiralean Euskaldunon Egunkariaren auziaren inguruko hitzaldia izango da iluntzean Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!