Indiako emakumeen egoera eman zuten ezagutzera Izaskun Andonegi eta Iñigo Eguren Calcuta Ondoan GKEko kideek asteartean. Horrez gain, beren erakundearen bidez, eta Hernaniko Udalak emandako diru laguntzei esker, besteak beste, Calcutan lantzen ari diren emakumeen aldeko programen berri eman zuten. Zehazki, emakumeek ezkontzeko dotearekin duten arazoa eman zuten ezagutzera. 25 bat lagun bildu ziren hitzaldian.
Dotearen zama
Indian dotea hartzea eta ematea legez galerazita egon arren, 1961 urteaz geroztik, tradizio hori gero eta indar haundiagoa hartzen ari da. Jaiotakoa neska bada, familiak karga moduan hartzen du, gurasoek ezkontzeko dotea eman beharko diotelako. Horregatik, arrunta da umeak hiltzea, asko jaio aurretik.
Erakusketa hilaren 29ra arte
Hernaniko Udalak diruz laguntzen dituen proiektuen artean Calcuta Ondoan GKEaren proiektua dago.
Hilaren 29ra arte erakusketa izango da Biteriko pasiloetan Indiako emakumeen errealitateari eta GKE honen lanari buruzkoa.