Abiadura Haundiko Trenaren inguruko bideoak, gaur, Kaxkoko 14 tabernetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 21a, 01:00

HERNANIKO Abiadura Haundiko Trenaren kontrako taldeak antolatuta, gaur AHTaren inguruko DVDak jarriko dituzte Kaxkoko 14 tabernetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Taldeak azaldu duenez, ´proiektu txikitzaile honek izango lituzkeen ondorioak` erakusten dira dokumentalean. Iragarri dutenez, datorren asteetan AHTari buruzko bideo gehiago jarriko dituzte. AHTren aurkako taldeak azaldu du, trena egiteko obrak 2006an hasi zirela, Urbina-Lukun. ´Geroztik hainbat lekutan sondeoak egin dituzte eta trazatuaren zati batzuetako obrak dagoeneko adjudikatu dituzte. Hernanikoa ere bidean da`. Horrez gain, salatu du ´Eusko Jaurlaritza propaganda kanpaina gogaikarria` egiten ari dela ´AHTaren aurkako informazioari aurre egiteko ´.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!