Bozeramaile Batzordeko araudia ez da aldatu

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 21a, 01:00

Udaleko Bozeramaile Batzordea arautzen duen artikuluan zenbait aldaketa izan direla azaldu genuen larunbateko Kronikan, baina aldaketarik ez da izan, Plenoak onartu behar baititu arau aldaketa horiek. Bozeramaile Batzordea arautzen duen artikulua aldatzeari oniritzia eman zion batzordeak berak, otsailaren 7an, oposizioko alderdiko bozeramaileen aldeko botoekin (PSE-EE, EAJ, EA, EB eta PP) eta EAE-ANVren aurkako botoarekin, baina aldaketak gauzatu ahal izateko, plenora joan beharko luke orain gaiak, onarpena eman ahal izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!