Egunkaria itxi zutela bosgarren urteurrenean, kontzentrazioa gaur Gudarien Plazan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 20a, 01:00

Gaur beteko dira bost urte Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi eta hainbat lagun atxilotu zituztela. Gertaera haiek salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur, 20:00etan, Gudarien plazan. Kontzentrazioarekin bat egin dute euskalgintzako Hernaniko zenbait taldek: AEK euskaltegiak, Dobera Euskara Elkarteak eta Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Goizean, 11:30etan, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean izango da kontzentrazioa. Hamabi auzipetu Egunkaria auzian auzipetuak daudenak hamabi lagun dira: Pello Zubiria, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubeltzu eta Fernando Furundarena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!