Joan den larunbat iluntzean Garayar konpainiako autobusa erre zuen ezezagun talde batek Atsegindegi aurrean, Elkano kalean, eta Garayar familia kezkatuta dago Hernaniko Kronikari jakin arazi dionez. Azken 3 hilabeteetan Garayarko bi autobus erre dituzte eta horrek arazo haundiak sortu dizkio konpainiari, bai ekonomikoak eta baita azpiegiturakoak ere. Garayarrek autobusak alkilatu beharra dauka zerbitzua bete ahal izateko, galdutako autobusak medio, nahikorik ez baitu momentu honetan.
Dagoeneko asko dira Hernanin erre dituzten Garayar konpainiako autobusak eta horrek familiaren kezka areagotzen du, Kronikari esan diotenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!