Bozeramaile Batzordeak gertaerak salatzeko erresoluzioa onetsi du

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 20a, 01:00

Larunbateko gertakarien aurrean, Bozeramaile Batzordea bildu zen astelehen arratsaldean Udaletxean eta erresoluzio bat onetsi zuten, PSE-EE, EAJ, EA, EB-Berdeak eta PPren aldeko botoekin. EAE-ANVko Gobernu taldeak Kronikan gaur argitaratutako testuaren aldeko botoa eman zuen, Bozeramaile Batzordean. Kale Borroka berritu Onetsitako testuak dio hernaniarrak jasaten ari direla berritu egin den kale borrokaren eragina, eta horrek elkarbizitzari kalte haundia egiten diola. Asteburuan «herriko zenbait gune lasai egotetik deusezte eta su-gar infernua izatera pasa dira, ahalik eta kalterik haundiena egitea helburu izan duten indibiduo batzuen eskutik, ekintza hauek izan zitzaketen ondorioen ajolarik gabe». Testuak dio, «zenbait eskubide defendatzeko aitzakian ezin dira ekintza bandaliko batzuk legitimatu». «Baketze bidean jarraitzeko», bost puntuko erresoluzioa onetsi dute «herriaren gehiengoak biolentzia gaitzesten duela jakinda». Erresoluzioa l Otsailaren 16an gertatutako hernaniarren aurkako biolentzia ekintzak gaitzestea. l Ezker Radikaleko estrategek hernaniarrei inposatutako estrategia biolentoa salatzea. l Elkarrizketa bidez pakea eta elkarbizitza lortzeko gure inplikazio eta esfortzua azaltzea herritarrei. l Elkartasunik beroena azaltzea otsailaren 16ko erasoak zuzenean jasan zituzten biktimei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!