ANTONIO Aranburu erretiratu berria den guarda omendu zuen atzo Mendiriz Mendi elkarteak, Zuhaitz Egunean. Goizean goiz oinez abiatu ziren elkarteko kideak eta animatu ziren herritarrak, bai Ereñotzutik eta baita Hernanitik ere. Goizeko 11:00ak aldera Aparrainen bildu ziren eta plaka entregatu zioten Antonio Aranbururi. Horrela eskerrak eman nahi izan dizkiote urte guzti hauetan, bai Zuhaitz Egunean eta baita Mugarri Egunean ere eskainitako laguntzagatik eta izan duten tratu onaren seinale. Bertsoak ere kantatu zizkioten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!