Kroseko Adarraga memoriala bihar Landaren

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 16a, 01:00

Krosa izango da bihar Landaren, goizeko 10:00etan hasita. XLV Adarraga memoriala izango da eta bertan zenbait txapelketa jokatuko dira, kategoria desberdinetan, neska eta mutiletan. Hernaniko XLI. Krosa ere izango da, Gipuzkoako Kros Labur Txapelketa eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Kros honek historia luzea du Hernanin, eta urtero neska mutil ugari biltzen da Landareko zelaian lehiatzera, eta Hernaniko palmaresean bere izena jartzera. Goizetik eguerdira Goizeko 10:00etan hasiko dira lasterketak, kadete nesken probarekin; 3.040 metroko ibilbidea izango dute hauek; 10:15etan kadete mutilen txanda izango da, 4.162 metroko ibilbidearekin; 10:35etan, alebin neskak izango dira 1.882 metro; 10:55etan alebin mutilak, 2.350 metro; 11:20etan infatil neskak, 2.350 metro; 11:45etan, infatil mutilak, 3.402 metro; eta 12:15etan senior promesak, 4.000 metro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!