Hernani Katalunian bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 16a, 01:00

Hernanik Cornellaren aurka jokatuko du bihar, Katalunian, eguerdiko 12:00etan. Hernaniarrek zer galdu haundirik ez dute biharko partiduak, eta zer irabazi haundirik ere ez. Beraz, datorren denboraldirako probak egiteko baliatuko du Hernaniko taldeak biharko partidua. Bestalde, bidaia aprobetxatuta, Alebin eta Infantilek lagunarteko partiduak jokatuko dituzte Cornellako jokalari gazteen bila, gaur, arratsaldeko 16:30etan, Cornellan bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!