Hernanik hiru puntu lortzeko aukera paregabea du gaur Touringen etxean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 16a, 01:00

Hernanik gorako bideari jarraipena eman nahi dio gaur Gorengoen Mailan, Errenterian, Touring taldearen etxean. Hernaniarrek gora egin dute azken partiduetan eta bigarren sailkatua 7 puntura dute, urruti, baina bistan. Touring sailkapeneko azken postuan dago eta txuriberdeek hiru puntuak lortzea beste helbururik ezin dute eraman. Bihar Zarautzen Emakumezkoen Ligan ere sailkapeneko azkenaren kontra jokatuko du Hernanik, bihar, 16:00etan, Zarautzen. Hauek ere gora begira jarriak daude dagoeneko, lortutako azken emaitzekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!