datorren astean saio aski desberdinak antolatu dituzte Zilegi Eskoletan lantzeko, Hernaniko AEK euskaltegikoek. Bateko Utopia, besteko Argentinako diaspora, eta azkenik, Hernanira itzultzeko, herriko Hiri Debekatuari buruzko saioa.
Filosofia arratsaldean,
Diaspora goizean
Otsailaren 19 eta 20an, astearte eta asteazkena, utopiaren inguruko filosofia saioa egingo dute Damian Pedrosarekin. Pedrosak lehen ere eman ditu filosofiaren inguruko saioak Zilegi Eskoletan.
Otsailaren 19an bertan, baina goiz partean, Argentinako diasporari buruz hitz egitera etorriko dira Lazkaoko Maizpide euskaltegitik bertan euskara ikasten ari diren argentinarrak.
‘Hiri Debekatua’ri
buruzko hitzaldia
Otsailaren 21ean eta 28an Hiri Debekatuari buruz hitz egingo du aditu batek. Hernaniko Berdintasun Sailak bultzatuta sortu zen ekimen hau herriaren antolamendua genero ikuspegitik aztertzeko. Saio honetara hurbildu nahi duenak hiru aukera ezberdin izango ditu, izan ere, saio beretsua hiru ordu ezberdinetan emango dute, goiz, eguerdi eta gau, inork aitzakirik ez izan, bertara hurbildu eta gauza interesgarriak ikasteko, eta euskaraz!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!