Santxo eta Lizeagak 10 tanto nahikoak dituzte Euskal Herriko finalera sailkatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 16a, 01:00

Hernaniko pelotariek asteburu betea izango dute datorren hau ere, azkeneko gehienak bezala. Kadete mailan, Santxo eta Lizeagak Euskal Herriko Txapelketako partidu garrantzitsua dute gaur, goizeko 11:00etan, kiroldegian, Zugarralde taldeko bikotearen kontra. Hernaniarrek nahikoa izango dute 10 tanto egitea finalera sailkatzeko, baina horrelakoetan hobea izaten da partidua irabaztera ateratzea 10 tanto egitera baino.

Udaberri txapelketa arratsaldean
Horrez gain, Udaberri txapelketako partidu bat ere izango da gaur kiroldegian, kadete mailan: Lujanbio eta Lopezek Zarautzen kontra jokatuko dute. Arratsaldeko 16:00etan, Udaberri txapelketako hiru partidu izango dira kiroldegian: jubeniletan, Garmendia eta Salaberriak, Gaztelekuko bikotearen aurka jokatuko dute; nagusietan, bigarren mailan Ezeiza II-Huizik Olalderen aurka, eta lehen mailan, Oiaga eta Aldazabalek, Zazpi Iturriren kontra. Euskal Herriko txapelketa partidua, paleta goman Bihar, bestalde, Euskal Herriko Txapelketako partidua dute paletan, Pagola eta Ugaldek Adurtzaren aurka. Kiroldegian jokatuko dira partiduak, eguerdiko 12:00etan. Bestalde, atzo iluntzean ere bazuten partidua Arrieta eta Aizpitartek, Euskal Herriko Txapelketan, 22 urtez azpikoetan, baina Kronikako erredakzioa itxi zenean artean partidua bukatu gabe zegoen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!