Joan den asteburuan jokatu zen Estatuko pista estaliko txapelketa Donostiako Belodromoan, eta bertan Eider Aldabe hernaniarra aritu zen 800 metroan. Nahiz eta emaitza hobeak lortu izan dituen, eta justu-justuan finaletik kanpora geratu, hernaniarra gustora zegoen lortutako 15garren postuarekin, osasun arazoak izan baititu atleta hernaniarrak eta orain hiru aste hasi baita entrenatzen. Txapelketa honek 800 metrotako Gipuzkoako rankineko buru jarri du hernaniarra, junior mailako bere lehenengo urte honetan. Hemendik aurrera, aire librerako entrenatzea da hernaniarraren asmoa.
Gipuzkoarrak ondo
Gipuzkoako atletek, batez ere neskek, emaitza oso onak lortu zituzten, besteak beste lau domina: Maitane Azpeitiak urrea luzeran eta salto hirukoitzean; Ainhoa Sanzek zilarra 3.000 metroan; eta Alazne Furundarenak brontzea, 200 metroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!