Krossa izango da igandean Landaren, goizeko 10:00etan hasita. XLV. Adarraga memoriala, Hernaniko LXI. Krossa, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa eta Gipuzkoako kross labur txapelketa izango dira. Adin tarte desberdineko korrikalariak bilduko dira Landaren: kadeteek hasiko dute krosa goizeko 10:00etan, neskek aurrena eta mutilek ondoren, eta jarraian lehiatuko dira alebinak, infantilak eta senior promesak. Landareko errugbi zelaiaren bueltan egingo dute ibilbidea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!