Giza Eskubideen Batzordea bildu zen asteazkenean Udaletxean eta EAE-ANVko udal taldeak aurkeztutako mozioa onartu zen, EAE-ANVko lau kideen aldeko botoekin. Mozioak salatzen du EAE-ANV alderdiaren suspentsioa eta egoera salatzeko ordu erdiko bilkura bat egiteko deia egiten du. Kontzentrazioa gaur, 12:00etan da, udaletxe aurrean, Salbuespen Egoerari Stop lemarekin, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten zaie.
Bestalde, EAJ, EA eta EB-Aralarrek aurkeztutako beste mozio bat ere bozkatu zen Giza Eskubideen batzordean, eta alderdi horietako hiru ordezkarien aldeko botoak lortu zituen. PPko ordezkariak bi mozioen aurka bozkatu zuen. PSE-EEko ordezkaririk ez zen izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!