ZER EGIN?

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 13a, 01:00

Ilegalizazioak, ehunka atxiloketak, politika egitea espetxearekin zigortu, lan soziala kriminalizatu... Espainiako gobernuaren nabarmena da : ezker abertzalea desagerrarazi Euskal Herriko bizitza politiko eta sozialetatik. Zergatia argia da: ezker abertzalea sendo batek baduelako gaitasuna herri honi Euskal Herriaren lurraldetasuna eta autodeterminazioaren eskubidea gauzatuko diren etorkizun batera eramateko. Hori ez dute onartzen Espainiako estatuan, beldur diote gure hitzari. Independentzia-ren itxaropena lapurtu nahi digute, baina ez dute lortuko. Hala ere , egun hauetan kontsolamendu kaskarra da pentsatzea norberaren jarrera politikoa zuzenena dela. Arrazoia izango dugu eta dugu, baina sortzen zaigun galdera da zer egin dezakegu hainbeste eraso eta zapalkuntza aurrean? Ba al dugu ezer egiterik? Bada, kontrakoa iruditu arren, gauza asko egin dezakegu eta hasteko bi erronka nagusi ditugu: bata ostegunean eta bestea martxoaren 9an. Greba egin dezakegu eta Martxoaren 9an independentziaren alde bozkatu. Bi urrats horiek gure esku daude, ezin dizkigute kendu, eta pertsona bakar batek eginda ekintza txikiak badira ere milaka lagunen indarrarekin oihu ozen eta indartsu bihurtzen dira. Nazkatuta gaude Espainiako gobernuarekin!!! Bi egun horietan gure ahotsa entzun arazteko aukera paregabea dugu. Aprobetxatu behar ditugu!! Baina hau garrantzitsua bada ere ez da nahikoa. Errepresioari erantzutea ez da nahikoa. Euskal Herria eraikitzen jarraitu behar dugu eta aldi berean itxaropenaren bidea erein behar dugu. Euskal Herria askatasunean eta bakean garatzeko eskubidea duela uste dugulako lanean jarraitu behar dugu, herri eta auzoetan, lantoki, eskola eta unibertsitateetan, lan politikoa egiten, euskal kultura indartzen, auzo elkarteetan, kirol taldeetan, gazte asanbladetan, borroka feminista eta ekologistetan, gure koadrilan, han eta hemen. Bakoitzak ahal duen moduan. Denok beharrezkoak garelako. Lortuko dugulako. Euskal Herria librea nahi dugulako ezin dugu etsi. Gure aurrekoek ez zuten etsi. Guk ere ez dugu etsiko.


Mikel Arrieta Iraola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!