Giza eskubideen batzorde informatzailea bilduko da gaur Udaletxean, arratsaldeko 18:45etan. EAE-ANV alderdiaren suspentsioaren inguruko erabaki judiziala aztertuko du batzordeak eta mozio bat izango dute mahai gainean aztergai. Mozioak legez kanporatzeak salatzen ditu eta zenbait puntu planteatzen ditu egoera honi aurre egiteko. Besteak beste, ostiralean, ordu erdiko lan uztea egitea biltzen du gaur aztertuko den mozioak.
Plenoa herenegun
Plenoa izan zen joan den astelehenean udaletxean, datozen hauteskudeetako mahaikideak izendatzeko. Gobernu taldeko partaideak Guk independentzia salbuespen egoera Stop zioen kamisetarekin azaldu ziren plenora, legez kanporatzeak salatzeko.