Elur Txori elkarteko mus txapelketa bukatu berri da eta sariak banatu berri dituzte elkartean. Aurtengo txapeldunak Julio Gonzalez eta Txatxon Apezetxea gelditu dira bi bitara eta Joxe Ramon Zubillaga buruz buru. Bi bitara bigarren, Rafa Pasiego eta Javi Mateo gelditu dira; hirugarren, Joxe Ramon Zubillaga eta Paco Martinez; eta laugarren, Joxe Amondarain eta Manolo Aierbe. Buruz buru, berriz: bigarren, Ernesto Morete; hirugarren, Ignacio Bilbao; eta laugarren, Javier Otegi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!