Bi hitzaldi izango dira gaur Hernanin, anorexia eta bulimiari buruzkoa bata eta testamentua eta herentziari buruzkoa bestea. Anorexia eta bulimiari buruzkoa Inmaculada ikastetxeak antolatu du, eta Biteri kultur etxean izango da, eguerdiko 12:00etan. Euskadiko anorexia eta bulimiaren aurkako elkarteko kideek emango dute hitzaldia.
Testamentua eta herentzia
Bigarren hitzaldia testamentua eta herentziari buruzkoa izango da, Goiz Eguzkin, arratsaldeko 17:00etan. Ana Casco abokatuak emango du gaurko hitzaldia eta gai asko aztertuko ditu: testamentu modu desberdinak, jendearen zalantza normalenak, eta bertan egindako galderak, besteak beste.