Isabel Zubillaga andereñoa eta Andoni Amonarraiz jauna (eta Jose Ramon Lasarte)

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 11a, 01:00

Isabel Zubillaga andereñoa eta Andoni Amonarraiz jauna (eta Jose Ramon Lasarte) Kronikara erderaz behin eta berriz idazteak Kronikako langileak itzultzaile lana egitera behartuz ez du errespetu falta eta desinteresa bakarrik erakusten, zerbait gehiago esan nahi du hau EUSKALDUNA eta JELTZALEA dela dioen partidu bateko buruak egiten duenean, izan ere euskera ikasteko intentziorik ere ez duela adierazteaz gain, eta euskaldunoi errespetu minimo batekin ez erantzuteaz gain testua gutxienez lagun batek edo partidukide batek euskeratuta bidali ordez zuzenenan erderaz bidaltzen duenean, euskalduna eta jeltzalea dela dioen partidu hortan zergatik edo zertarako dagoen galdera sortzen zaigu denoi, zergatik dago partidu euskaldun eta jeltzale batean euskera ikasteko gaur dauden erreztasun guztiak eta gaztea dela jakinda euskerarekiko halako mesprezua duen tipo bat? Hau edozein euskal partiduri esango nioke baino tamalez PNV-EAJ da fenomeno hau jeneralizatuta duen euskal partidu bakarra. Gaur euskera ez du ahal duenak ikasten, nahi duenak baizik. Haritz K. Etxeberria
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!