Udal Plangintzarako Aholku Batzordeko araudia gaur, Plenora

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 11a, 01:00

PLENOA izango da gaur eta Udal Plangintzarako Aholku Batzordeko araudia da mahai gainean izango den gaietako bat. Lurraren lege berriak biztanle kopuru jakin batetik gorako herrietan halako batzordea osatzea eskatzen du. Batzordean herritarren ordezkari ezberdinak bilduko dira: Agenda 21, auzo elkarte, merkatarien elkarte, ezindu fisikoen elkarte, Kalapie, Berdintasun Kontseilu, nekazarien elkarte eta kirol eta kultur taldeetako ordezkari bana. Horiez gain, ordezkari politikoak ere izango dira. Batzordeak Udala aholkatuko du hirigintzako gaiei buruz, nahiz eta erabaki plenoak egingo duen. Horrez gain, martxoaren 9rako hauteskundeetarako mahaikideak izendatuko dira, gaurko plenoan. Plenoa arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!