Hernani pixkanaka igoera faseko sailkapenean gora

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 11a, 01:00

EMAKUMEZKOEN Ligan Hernani igoera fasean murgilduta dabil. Atzo Anaitasunaren kontra 3 eta 1 irabazi zuen, eta azken asteetako joerari eutsiz, sailkapenean gora ari dira egiten pixkanaka. Duela 3 aste aurreneko postutik 11 puntura zeuden eta orain 6 puntutara, sailkapeneko 4garren postuan. Atzokoan Hernanik tentsio gutxirekin hasi zuen partidua eta 0-1arekin ordaindu behar izan zuen lasaitasun hori. Horren ondoren suspertu ziren txuri berdeak eta partidua 3-1eko emaitzarekin bereganatu zuten. Golak, Nereak, Lorenak eta Maitanek sartu zituzten. Aipatzekoa da Lorena kadete mailako jokalaria dela eta atzokoa zuela aurreneko partidua. Hernaniarrek bolada honi eutsi nahi diote mailaz igotzeko, baina hemendik aurrerakoa izango da zailena. Datorren astean sailkapenean azkena dijoan Zarautzen kontra jokatuko dute, baina ondoren sailkapeneko goikaldeko talde indartsuak izango dituzte aurrez aurre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!