Helduek Viaje a Darjeeling abenturazko pelikula dute gaur ikusteko. Komedia eta drama uztartzen dira pelikula honetan. Haserretutako hiru anaia, gurasoak hiltzen direnean elkartu, eta Indian barrena bidaia bat egitera abiatuko dira trenez. Bidean ezusteko handiak izango dituzte. Gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!