Bazkaria hilaren 24an, garai bateko tranbia gogoratzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 10a, 01:00

Tranbia desagertu zela 50 urte dira aurten. Hori dela eta, Kaxko auzo elkarteak otsailaren 24an jaia antolatu du Hernanin, garai hartako bizimodua eta tranbia gogoratzeko. Egun horretan, tranbian ibiltzeko aukera izango da, txurroak janez, Tilosetan bailea izango da, bazkaria egingo dute Txantxangorrin eta tranbia gidariak omenduko dituzte, besteak beste. Bazkaria Txantxangorrin Egun horretan herri bazkaria egingo dute Txantxangorri elkartean. 200 lagunentzako bazkaria aurreikusi dute eta dagoeneko salgai daude txartelak: Miguel Lujanbio ibiliko da txartelak saltzen, eta bestela, Oindi tabernan eta Jaione Konjelatuetan erosi daitezke. Gidariak omenduak Orduko tranbia gidariak, tranbieroak, omenduko dituzte egun horretan: Manuel Borja hernaniarra, Patxi Urbizu Ereñotzukoa, Luis Zumeaga eta Antonio Zapirain Astigarragakoak eta Juanito Egiza eta Jose Astarbe, 103 urtekoa, donostiarrak. Azken hau da omendutako gidaririk zaharrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!