Etxeratek urtarrilaren 25ean egin zuen arte-lanen zozketa; ostiralean, berriz, ohiko kale bueltaren ondoren, sari banaketa egin zuten udaletxeko arkupeetan. Xabier Arnaizen lana Ion Gasamanesek jaso zuen; Pedro Cano Pituren lana Iñigo Lertxundik; Gorka Loranen lana Ane Frailek; Aitor Ruiz de Egino eta Alai Zubimendiren lanak LABek eraman zituen eta Pello Coello eta Asier Ormazabalen lanak ez ditu inork eraman. Arte lan hauek hainbat herritarrek eman zituzten abenduan egitekoa zen presoen eskubideen aldeko ekitaldian zozketatzeko. Ekitaldia debekatu egin zuen Grande Marlasca epaileak eta arte lanak zozketatu dituzte ekitaldiko gastuei aurre egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!