hernaniK azken garaipenen bolada onari eutsi, eta 3-1 irabazi zion Mondragoni, Zubipen. Aurreneko denbora 3-0 bukatu zen hernaniarren alde. Txuri berdeek ondo jokatu eta jokaldiak bukatzen asmatu zuten. Hernaniko golak Beñat Olazabalek eta Iñigo Olasagastik sartu zituzten.
Hernaniko bi jokalariri erakutsi zien txartel gorria atzo arbitroak. Horietako bat porteroa izan zen, 90 minutu aldera. Mondragonek gola ondoren sartu zuen.
Garaipen honekin Hernanik postu batzuk igoko ditu sailkapenean eta lehiakideekiko tartea txikitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!